KOSTAKO HERRIRAren prentsaurrekoa

DSCF0546 copia

Aste honen hasierarekin batera Herrira mugimenduaren aurka buruturiko polizia operazioaren ondoren, Kostako Herrirako kideok honokoa adierazi nahi dugu:

1-Lehenik eta behin, gure elkartasun osoa atxiloturiko 18 lagunei, bereziki Nagore Garcia zumaiarrari. Azken orduko berrien arabera, 18 lagunetatik 14 fidantzarik gabe kalera atera dira, eta beste 4 berriz, Nagore horietako bat izanik, 20.000 euroko fidantzapean irtengo dira. Esan beharra dago nahiz eta denak kalera atera, epaiketaren zain geratzen direla.

2-Eraso berri honekin presoen eskubideen aldeko aldarria kaletik atera nahi izan dute, horren alde lanean dabilen eragile edota pertsona ororen aurka eginez.

3-Baina ez hori bakarrik, Estrasburgoko auzitegiak laster kaleratu dezakeen 197/2006 dotrinaren aurkako ebazpenak urduri jarri du espainiar estatua, kriminalizazioa eta atxiloketak izan direlarik bere erantzuteko bidea.

4- Egin Dezagun Bidea ekimenak lortu zuen arrakasta mobilizatzailea tresnaz hornitu nahi izan genuen, eta asmo horrekin jaio ginen ere. Argi genion 2012ko otsailean, gure mugimendua aurkeztu genuen egunean, preso eta iheslarien egoera genuela kezka iturri, eta ondorioz, egoera honi irtenbidea ematea helburu:

* Euskal preso politikoen aurkako salbuespeneko neurriak indargabetuz, dispertsioari amaiera emanez, biziarteko zigorrak indargabetuz eta isolamendu egoerei amaiera emanez.

* Euskal Preso Politikoen Kolektiboa Euskal Herrian batuz, dagozkien eskubide guztiak bermatuak izanik eta prozesu demokratikoan parte hartzeko bideak indarrean jarriz.

* Iheslari politikoen aurkako jazarpena amaituz eta Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboari ere prozesuan parte hartzeko aukera irekiz.

* Preso eta iheslari politiko guztiak etxeratuz, gatazkaren konponbide prozesuari loturiko ibilbide dinamiko baten garapenean.

5-Argi esan genuen ere Herrira mugimenduak ez duela inolako alderdi edota erakunde politikorekiko inolako menpeko loturarik. Gure inspirazioa ez da politikagintzan aritzea, aipatu berri dugun bezela preso eta iheslariak etxera ekartzeko helburuarekin bat egiten dugun herritarron mugimendua eraikitzea baizik.

6-Presoen eskubideen defentsa ez dago eragile edota pertsona konkretu batzuen esku. Euskal Herrian ehunaka eragile eta milaka eta milaka pertsona gara euskal preso politikoen eskubideak errespetatu behar direla exijitu dugunak behin baino gehiagotan. Horregatik, gure konpromiso nagusia sentsibilitate eta izaera desberdinak izanik ere, printzipio eta helburu hauekin bat egiten duten herritarrak bildu eta antolatzeko markoa eta baliabideak eskeintzea izan da eta izango da aurrerantzean ere.

7-Bide honi ekin genion beraz 2012ko otsailean, eta bide beretik jarraitzeko intentzio irmoa dugu. Atxiloturiko 18 kideetatik hasita, gutako bakoitza tanta ezinbestekoa izango da bide horretan. Eta tantaz-tanta itsasoa izango gara preso eta iheslarien eskubideen defentsan, lehen adierazpidea larunbat honetan izango duen itsasoa, Bilboko kaleetan egingo dugun manifestazio jendetsuan. Doakie gure eskualdeko tanta guztiei Bilbora joateko deialdia, arratsaldeko bost t’erdietan La Casillan topo egingo dugularik.

8-Horrez gain, eskualdean burutuko diren ekimenen berri ere eman nahiko genuke:

ZUMAIA

Ostiralean

19;30 tan manifa.

GETARIA

Ostiralean konzentra herriko plazan

ZARAUTZ

Ostiralean

11:OO_ Herrira gunearen irekiera

12:00_ Eskuorri banaketa

13:00_ kontzentrazioa eta batzar informatiboa

18:00_ IREKIALDIA

18:30_Tiktara

19:00_ Montetxio Koroa

19:30_ Bertxolariak

Jarraian_ Goizeko Ihintza txistulari taldea

19:45_ kontzentrazioa eta batzar informatiboa

20:00_ Manifestazioa udaletxe plazatik

20:30_ Gau kulturala: Musika, olerkiak,

20:30_ Trikitilariak

21:30_ Luntxa

21:30_ Luntxa

22:00_ Mikel Erguin mimoarekin sarrera

22:15_ Ane Arruti bakarlaria

22:15_ Malagoda musika taldea

22:30_ Mikel Erguin mimoarekin amaiera

Larunbata

11:OO_ Herrira gunearen irekiera

12:00_ Eskuorri banaketa

13:00_ kontzentrazioa eta batzar informatiboa

ORIO

Ostiralean

18:00-20:00 Tantaz tanta euskal preso eta iheslarien alde itsasoa osatuz. 19:00 Ezohiko udalbatza. 20:00 kontzentrazioa

TANTAZ TANTA

GIZA ESKUBIDEAK, IRTENBIDEA, BAKEA.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s