Urriaren 14 eta 17an abiatzekoak diren epaiketa politikoak salatu asmoz sortu zen udara hasieran LIBRE dinamika. Orain arte hainbat dinamika eta egitasmo egin dira gai honen inguruan eta Zarautzen urriaren 11a, ostirala, martxan jarriko diren epaiketa politikoen aurrean, herri gisa erantzuteko dinamika berria aurkeztuko dute. 20:00etan musika plazan izango da aurkezpena. Ondoren tripak betetzeko luntx bat egongo da eta bukatzeko Kontzertu bat ere antolatu dute deitzaileek.






