Asteazken honetan, eguerdiko 14:00tan, Ekhiñeren euroagindua eskatzeko bista publikoa egingo da. Parisera joateko autobusa antolatu da eta gaur iluntzean bertan aterako da (asteartea).
Bestalde, Ekaitzen epaiketa, azaroak 25ean hasiko da eta hiru aste iraungo ditu. Honako ere autobusa antolatu nahi dugu, baina oraindik datu batzuk falta zaizkigunez, ez dugu autobusa joango den eguna zehaztu. Hala eta guztiz ere, eguna jakin bezain laister informazio gehiago emango dugu. Jakin autobusa Parisera joateko oso garesti ateratzen dela eta bidaiak finantziatzen laguntzeko, bonolaguntzak atera ditugula; 5, 20 eta 40 eurokoak. Honetaz gain,zozketa bat ere egingo dugu. Pariserainoko bidaiak hain garesti atera ez daitezen, zuen laguntza ekonomikoa eskertzekoa izango da!







