TXURIREN KALERATZEAREN ALDEKO LAN TALDEA MARTXAN

Pasa den otsailaren 25-ean burutu zen Herrira mugimenduaren aurkezpenean aipatu zen bezala, Txuriren kaleratzearen aldeko lan taldea martxan jartzear da, lehentasunezkoa ikusi baitzen aplikatzen zaizkion salbuespenezko neurriekin behin betiko bukatu eta Txuri gure artean izateko dinamika berri bat piztea.

Lan-taldea irekia da guztiz, are eta gehiago, zuen guztion partehartzea ezinbestekoa du, eta horregatik deia luzatzen zaizue datorren asteartean, martxoak 13,arratsaldeko 7tan Zarauzko Kirol Elkartean (Musika Plazan) burutuko den lehen batzarrera agertzeko.

Jakin bertaratzeko aukerarik ez baduzue ere zuen ideia eta  proposamenak ongietorriak izango direla, zarauzkoherrira@gmail.com helbidera bidaltzea besterik ez duzue.

Txuriren gaiari jarraituz gogoratu martxoak 21ean bere urtebetzetzeak direla eta zoriontzeko Tximasen ongi etorriaren bukaeran argazkia aterako dugula.

Besterik ez bada, bertan elkar ikusi eta dinamika berri honekin Txuri etxeratzea lortuko dugulakoan, ekin diezaiogun lanari!

ZARAUZKO HERRIRA

Utzi iruzkina