12/10/2015 2:58:24 PM

DATE:12/10/2015 2:58:24 PM

jasoncreek

http://arangsushi.com/ni/qkpvxwcmpiqvsmonxkopylfelpbngmnvfrga.lncuztnwmqdordqgdvjmaytranfickwlqy

“Tantaz Tanta” ekimenak U11ko itsasoa aurkeztu du Gernikan

tantaz-tanta-224Tantaz Tanta ekimenaren manifestua ezagutzera eman da, ehundaka lagunen babesarekin. Astran bildutakoek urtarrilaren 11an Bilbon presoen eskubideen alde egingo den itsaso erraldoian parte hartzeko gonbidapena luzatu du. Mobilizazio horren leloa “Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira” izango da. Ekitaldia baino lehen, 200 lagunek ekimen honen inguruko lan saio bat burutu dute.

   MANIFESTUA: Continue reading →

Ekhiñeren euroagindu eskaeraren bista eta Ekaitzen epaiketa

1

 Asteazken honetan, eguerdiko 14:00tan, Ekhiñeren euroagindua eskatzeko bista publikoa egingo da. Parisera joateko autobusa antolatu da eta gaur iluntzean bertan aterako da (asteartea).
Bestalde, Ekaitzen epaiketa, azaroak 25ean hasiko da eta hiru aste iraungo ditu. Honako ere autobusa antolatu nahi dugu, baina oraindik datu batzuk falta zaizkigunez, ez dugu autobusa joango den eguna zehaztu. Hala eta guztiz ere, eguna jakin bezain laister informazio gehiago emango dugu. Jakin autobusa Parisera joateko oso garesti ateratzen dela eta bidaiak finantziatzen laguntzeko, bonolaguntzak atera ditugula; 5, 20 eta 40 eurokoak. Honetaz gain,zozketa bat ere egingo dugu. Pariserainoko bidaiak hain garesti atera ez daitezen, zuen laguntza ekonomikoa eskertzekoa izango da!

 

 

MINUTU BAT GEHIAGO EZ! ORDUA HELDU DA!

IMG-20131021-WA0001 copia

Estrasburgotik etorritako epaiaren lehen balorazio positiboa egin dugu

Uste dugu Espainiako Estatuak lehenago edo geroago espetxe politika hau desmuntatzeari ekin beharko ziola. Presoen giza eskubideak nabarmen urratzen dituelako, nazioarteko legeditik kanpo dagoelako eta haren helburu bakarra konponbiderako prozesua oztopatzea delako; eta hori benetako arduragabekeria da, gure irudiko.

Horrenbestez, gaur esan dezakegu salbuespeneko espetxe politikaren pareta pitzatzen hasia dela, eta hori albiste ona dela euskal gizartearentzat, bai eta Espainiako gizartearentzat ere. Continue reading →

HERRIRA-ren AURKAKO OPERAZIOA LEGEZ KANPOKOA IZAN ZELA DIOTE ABOKATUEK

Zenon-herrira-abokatua-efe_foto610x342Herriraren aurkako polizia operazioa errotik ilegala izan zela ohartarazi dute abokatuek. Zuzenbidearen oinarrizko printzipioen aurkakoa izan zela, eta giza eskubideak urratu zituela: askatasunerakoa, elkartzekoa, defentsarakoa, eta prozesu justua izatekoa.

http://www.hamaika.tv/tb/bideo/77632

http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/1677226/herrira-operazioa–abokatuek-legez-kanpokotzat-jo-dute-operazioa/

LIBRE dinamika

BV6evzYCAAExCUHUrriaren 14 eta 17an abiatzekoak diren epaiketa politikoak salatu asmoz sortu zen udara hasieran LIBRE dinamika. Orain arte hainbat dinamika eta egitasmo egin dira gai honen inguruan eta Zarautzen urriaren 11a, ostirala, martxan jarriko diren epaiketa politikoen aurrean, herri gisa erantzuteko dinamika berria aurkeztuko dute. 20:00etan musika plazan izango da aurkezpena. Ondoren tripak betetzeko luntx bat egongo da eta bukatzeko Kontzertu bat ere antolatu dute deitzaileek.

ASTEKO IRUDIAK

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

KOSTAKO HERRIRAren prentsaurrekoa

DSCF0546 copia

Aste honen hasierarekin batera Herrira mugimenduaren aurka buruturiko polizia operazioaren ondoren, Kostako Herrirako kideok honokoa adierazi nahi dugu:

1-Lehenik eta behin, gure elkartasun osoa atxiloturiko 18 lagunei, bereziki Nagore Garcia zumaiarrari. Azken orduko berrien arabera, 18 lagunetatik 14 fidantzarik gabe kalera atera dira, eta beste 4 berriz, Nagore horietako bat izanik, 20.000 euroko fidantzapean irtengo dira. Esan beharra dago nahiz eta denak kalera atera, epaiketaren zain geratzen direla.

2-Eraso berri honekin presoen eskubideen aldeko aldarria kaletik atera nahi izan dute, horren alde lanean dabilen eragile edota pertsona ororen aurka eginez.

3-Baina ez hori bakarrik, Estrasburgoko auzitegiak laster kaleratu dezakeen 197/2006 dotrinaren aurkako ebazpenak urduri jarri du espainiar estatua, kriminalizazioa eta atxiloketak izan direlarik bere erantzuteko bidea.

4- Egin Dezagun Bidea ekimenak lortu zuen arrakasta mobilizatzailea tresnaz hornitu nahi izan genuen, eta asmo horrekin jaio ginen ere. Argi genion 2012ko otsailean, gure mugimendua aurkeztu genuen egunean, preso eta iheslarien egoera genuela kezka iturri, eta ondorioz, egoera honi irtenbidea ematea helburu:

* Euskal preso politikoen aurkako salbuespeneko neurriak indargabetuz, dispertsioari amaiera emanez, biziarteko zigorrak indargabetuz eta isolamendu egoerei amaiera emanez.

* Euskal Preso Politikoen Kolektiboa Euskal Herrian batuz, dagozkien eskubide guztiak bermatuak izanik eta prozesu demokratikoan parte hartzeko bideak indarrean jarriz.

* Iheslari politikoen aurkako jazarpena amaituz eta Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboari ere prozesuan parte hartzeko aukera irekiz.

* Preso eta iheslari politiko guztiak etxeratuz, gatazkaren konponbide prozesuari loturiko ibilbide dinamiko baten garapenean.

5-Argi esan genuen ere Herrira mugimenduak ez duela inolako alderdi edota erakunde politikorekiko inolako menpeko loturarik. Gure inspirazioa ez da politikagintzan aritzea, aipatu berri dugun bezela preso eta iheslariak etxera ekartzeko helburuarekin bat egiten dugun herritarron mugimendua eraikitzea baizik.

6-Presoen eskubideen defentsa ez dago eragile edota pertsona konkretu batzuen esku. Euskal Herrian ehunaka eragile eta milaka eta milaka pertsona gara euskal preso politikoen eskubideak errespetatu behar direla exijitu dugunak behin baino gehiagotan. Horregatik, gure konpromiso nagusia sentsibilitate eta izaera desberdinak izanik ere, printzipio eta helburu hauekin bat egiten duten herritarrak bildu eta antolatzeko markoa eta baliabideak eskeintzea izan da eta izango da aurrerantzean ere.

7-Bide honi ekin genion beraz 2012ko otsailean, eta bide beretik jarraitzeko intentzio irmoa dugu. Atxiloturiko 18 kideetatik hasita, gutako bakoitza tanta ezinbestekoa izango da bide horretan. Eta tantaz-tanta itsasoa izango gara preso eta iheslarien eskubideen defentsan, lehen adierazpidea larunbat honetan izango duen itsasoa, Bilboko kaleetan egingo dugun manifestazio jendetsuan. Doakie gure eskualdeko tanta guztiei Bilbora joateko deialdia, arratsaldeko bost t’erdietan La Casillan topo egingo dugularik.

8-Horrez gain, eskualdean burutuko diren ekimenen berri ere eman nahiko genuke:

ZUMAIA

Ostiralean

Continue reading →

EGITARAU BERRIA PRESTATU DUGU OSTIRAL ETA LARUNBATERAKO

7b2hblex

Zarauzko Herrira gunea

 

 

ITSASOA SORTZEA ZEN BERAIEN HELBURUA, IZAN GAITEZEN TANTA, INOR EZ DADILA ETXEAN GERATU!

eskuorri_herrira-1 copia

OSTIRALA BITARTE DENOK HERRIRA GUNERA

Herrira mugimenduaren aurkako erasoari erantzuteko ostirala bitarte, zarautzen, Herrira gunea jarriko da udaletxe plazan. 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00tara eta bertan,13:00ean eta 20:00tan, kontzentrazioak egingo dira atxilotuak askatu! Giza eskubideak, irtenbidea, Bakea lemapean.

Bestalde hadi egon asteburuko deialdiei!

Gutako bakoitzaren ur tanta ezinbestekoa izango da!

HERRIRAREN AURKAKO OPERAZIO POLIZIALA! ADI MOBILIZAZIOEI!

3395_477600378952362_1204704459_nHerrira mugimenduaren aurkako operazioa egin du Guardia Zibilak. 15atxilotu, miaketak, kontuak itxita…

19:00etan manifa Azpeitin. Ezin duenak, 20:00etan batzar informatiboa Zarauzko Musika  Plazan. Denok kalera!  Herrira aurrera! Zabaldu!

Irailak 27, hilabeteko azken ostirala 19:30an gizakatea Gurmendi plazatik!

BN3caqZCcAAJfdRDakizuen bezala hilabeteko azken ostiraletan, kontzentrazioak gizakatean bilakatzen ditugula, beraz ostiral honetan 19:30an gizakatea Gurmendi plazatik abiatuko da. Animatu eta parte hartu! Tantaz tanta denok batera itsasoa osatuko dugu!

Herrira mugimenduak 197/2006 doktrinaren aurkako Herritarron Epaia eman zuen aditzera.

urtarrilak 11 blogaKoaderno handi batek 80 herri baino gehiago bisitatu ditu uda honetan, herritarren ekarpenak eta herri honen gehiengo politiko, sindikal eta sozialarenak jasotzeko. “Hauxe da Europara igorriko dugun epaia: giza eskubideak, konponbidea, bakea; hau da, 197/2006 doktrina berehala indargabetu dezatela”, Herrira-ko azaldu dutenez. Herritarron Epaiak hainbat ekarpen jaso ditu ekitaldian, besteak beste Martina Anderson, Mark Demesmaeker, Tatjana Zdanoka eta Iñaki Irazabalbeitia europarlamentarioena, mezu bat bidali baitute Bruselatik.

Urtarrilaren 11n Bilbon

Herrira-k urtarrilaren 11n Bilbon “itsasoa” eratu nahi du; horretarako, “gutako bakoitza ur tanta ezinbestekoa izango da”, Gotzon Sanchezek eta Miren Amurizak azaldu dutenez. “Eremu publikoaren okupazioa izango da, inoizko handiena Euskal Herriko historia hurbilean, eta, une jakin batean, denok gora begiratu eta gure tanta zerurantz altxatuko dugu. Eta orduan itsasoa izango gara, giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen aldeko itsasoa”.

Horrez gainera, iragarri dute gaixo dauden presoen askatasunaren aldeko jardunaldiak egingo direla Ipar Euskal Herrian azaroaren azken astean zenbait mobilizaziorekin batera. Era berean, abenduaren 7an, Durangoko kaleetan olatu erraldoia osatzeko deialdia egin dute, Bilboko itsasoaren proba-saio orokorra, alegia. Eta abenduaren 10ean jardunaldi batzuk hasiko dira Iruñean, sakabanaketari eta espetxeetan gertatzen diren giza eskubideen kontrako urraketei buruzkoak.

Zarauztik Anaitasunera denok autobusean! Izen ematea Arrano eta Eguzki tabernetan

Epaia mutua A3 copia

Dena prest da larunbatean 197/2006 doktrinaren aurka Anaitasunan egitekoa den ekitaldirako

Herrira-prentsaurrekoa-300x225Herrira mugimenduak agerraldi publikoa eskaini du Iruñeko Zabaldin datorren larunbatean Anaitasuna Pabiloian egitekoa den ekitaldian parte hartzeko gonbitea eginez. Bertan, 197/2006 doktrinaren aurkako Herritarron Epaia ekimen ibiltariari amaiera eman eta aurrera begirako erronkak zehaztuko ditu Herrirak.

 Larunbateko hitzorduari buruzko zehaztazunak eskaini dira. Horiek horrela, Jon Garay Herrira mugimenduko bozeramaileak, Karmele Tirapu Etxerateko kideak, Gotzon Sanchez aktoreak eta Vendetta musika taldeko Pello Reparazek hartu dute parte.

Ekitaldiaren nondik norakoak zehaztu dira gaurkoan, besteak beste Carlos Olalla aktorea aurkezleetako bat izango dela, Vendetta taldeak John Lennonen “Give peace a chance” abesti ezagunaren moldaketa, “Zigorren herria” izenarekin, 2000 pertsonen laguntzarekin kantatuko duela edo Herrirak etorkizun hurbilera begira dituen erronkak eta mobilizazioen aurkezpena egingo duela Anaitasunan.

Dena prest dago, hainbat herri eta hirietan autobusak antolatzen ari dira, eta Herrirak berriro ere irailaren 14an, 18:00tan, egitekoa den ekitaldian parte hartzera gonbidatzen ditu 197/2006 doktrinaren aurka, egungo espetxe politika errotik aldatzearen alde eta konponbidea zein bakearen eraikuntzari bultzada eskaini nahi dioten herritar oro.

EUSKAL JAIAK 2013

herrira11Aurtengo Euskal Jaiak gainean ditugula eta Gurekin Jaiek eta Herrirak  bat eginik, egitarau zabala antolatu dugu aurtengoan ere. Jaiak aurrera ateratzeko lan dexente dugu eta zuen laguntza ezinbestekoa zaigu.Horretarako, hainbat deialdi luzatzen dizkizuegu bertan parte hartu eta zabaltzeko:

-Irailak 4, asteazkena, txosnen montaje eguna, 9:00tan Gaztetxean.

-Irailak 5, osteguna, pedidoak etorriko dira, 15:30ean txosnetan.

-Irailak 7 larunbata euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko herri apainketa, goizeko 10:00tan plazan.

-Irailak 11 asteazkena txonen desmontajea 9:00tan txonestan.

Gogoratu ostiralean eta larunbatean iada txosnak irekita izango ditugula, euskal preso eta iheslarien aldeko aldarrikapenak eginez.Ondo pasa euskal jaiak!

ABUZTUAK 30an HILABETEKO AZKEN OSTIRALA, 19:30ean GIZAKATEA ZARAUZKO DAMATIK

gizakatea zarauzko damatikABUZTUAK 30 copia

Dakizuen bezala hilabeteko 
azken ostiralak, 
kontzentrazioak gizakatean 
bilakatzen ditugu,
udara izanik ostiral honetan  
19:30an gizakatea
 zarauzko damatik  abiatuko 
gara.