Tag Archives: Txuri

EMAN EUSKARA PRESO ETA IHESLARIEI! (argazkiak)

1 2 3 4 5

MAIATZAREN 19an PROIEKTATU GENUEN BIDEOA IKUSGAI

Maiatzaren 19an plazak bete, kartzelak hustu ekimenaren baitan, bideo proiekzio bat bota genuen Txuriri eskainia. Bideo hori berreskuratu eta hemen bertan berriz ikusteko aukera duzue.

ZARAUZKO PLAZA ERE BETE ZEN KARTZELAK HUSTUTZEKO

Euskal Herriko plaza asko bete ziren euskal preso eta iheslarien alde. Zarautzek ere ekimen horretan parte hartu zuen eta Labi, Xaporra eta Txuriri merezitako ongi etorria emateko ere baliatu zen. Ondoren, Arraio irratiko lagunekin batera, Putzuzulo Gaztetxera joan ziren bazkarira.

Hona hemen argazkiak.

This slideshow requires JavaScript.

UROLA KOSTAKO HITZAK EGINDAKO ARTIKULO ARGAZKI ETA BIDEOAK IKUSGAI

TXURIREN ONGI ETORRIA ILEGALIZATUA IZAN DA

Txuriri egin behar genion ongi etorria ilegalizatu egin dute eta bertan bera uztea erabaki dugu, adi berriei!

ENTZUGAI ITSASO DEBEKATUAK TXURIRI EGINDAKO ELKARRIZKETA

KLIKATU BERTAN TXURIREN ELKARRIZKETA ENTZUTEKO

TXURIREN INGURUKO MONOGRAFIKO BAT EGIN ZUTEN ITSASO DEBEKATUAK IRRATSAIOAN


Atzo Itsaso Debekatuko kideek Txuriren inguruko monografiko bat prestatu zuten. Hilaren 21an urteak bete zituenez berak bizi duen injustizia salatu nahi izan zuten. Atzoko irratsaioa entzugai duzue dagoeneko baina jakin astelehenero zuzenean entzuteko aukera duzuela, 19.30tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!

TXURIREN INGURUKO MONOGRAFIKOA ITSASO GALDUAK IRRATSAIOAREN ESKUTIK

ZORIONAK TXURI!!

Zorionak Txuri eta gure elkartasuna lagun eta senideei.

Eskerrik asko erakusten duzun adore eta kemen horregatik!

Bestalde, Txuriren askatasunaren aldeko lantaldeak ekimen bat burutuko du bere urtetetze egunean, goizeko 11etan Mundo Mejorren(Txuriren etxe parean). Auzoan zehar Txuriren egoera islatzen saiatuko dira, horretarako espetxeratuta doan urte guzti hauen hilabeteak zintzilikatuko dira, bertan gertaera larrienak aipatuko direlarik.

Jakin ere datorren martxoaren 27 asteartean Txuriren askatasunaren aldeko lantaldea elkartuko dela,19:00etan ZKEren egoitzan.

Animatu ekimen eta hitzorduan parte hartzera!

TXURIREN ASKATASUNAREN ALDEKO LANTALDEA MARTXAN DA DAGOENEKO

Aste honetan Txuriren askatasunaren aldeko lantaldearen lehen batzarra burutu da eta bere fruituak ematen hasia da dagoeneko. Lehenengo ekimena datorren asteazkena martxoak 21ean egingo da(Txuriren urtebetetzeak), goizeko 11etan Mundo Mejorren(Txuriren etxe parean).

Jakin ere datorren martxoaren 27 asteartean Txuriren askatasunaren aldeko hurrengo batzarra egingo dela,19:00etan ZKEren egoitzan.

                   Animatu ekimen eta batzarrean parte hartzera!

GAIXOTASUN LARRIAK DITUZTEN KASUAK GEHITU EGIN DIRELA SALATU ZUEN ATZO JAIKI HADI ELKARTEAK,TARTEAN TXURI ZARAUZTARRA DELARIK

Gaixotasun larriak dituzten kasuak gehitu egin direla abisua eman zuen atzo Jaiki Hadi elkarteak eta oso gaixo dauden 15 preso askatzeko premiaz ohartarazi zuen, tartean Jose Mari Perez Diaz “Txuri” Zarauztarra.

Egun 60 urtetik gorako 22 euskal preso daude espetxean eta horietatik 9 gaixo daude.

Bihotzeko arazoak dituzten 2 presoak 25 urte daramatzate espetxean.

Espetxetako “zenbait faktorek” kartzela gaixotasunei aurre egiteko toki izatea eragozten dutela azaldu dute medikuek.

  PRESO GAIXO LARRIEN DOSIERRA

Egunkarietako artikuluak,  prentsaurreko eta datu guztiekin:             BERRIA                                               GARA

TXURIREN KALERATZEAREN ALDEKO LAN TALDEA MARTXAN

Pasa den otsailaren 25-ean burutu zen Herrira mugimenduaren aurkezpenean aipatu zen bezala, Txuriren kaleratzearen aldeko lan taldea martxan jartzear da, lehentasunezkoa ikusi baitzen aplikatzen zaizkion salbuespenezko neurriekin behin betiko bukatu eta Txuri gure artean izateko dinamika berri bat piztea.

Lan-taldea irekia da guztiz, are eta gehiago, zuen guztion partehartzea ezinbestekoa du, eta horregatik deia luzatzen zaizue datorren asteartean, martxoak 13,arratsaldeko 7tan Zarauzko Kirol Elkartean (Musika Plazan) burutuko den lehen batzarrera agertzeko.

Jakin bertaratzeko aukerarik ez baduzue ere zuen ideia eta  proposamenak ongietorriak izango direla, zarauzkoherrira@gmail.com helbidera bidaltzea besterik ez duzue.

Txuriren gaiari jarraituz gogoratu martxoak 21ean bere urtebetzetzeak direla eta zoriontzeko Tximasen ongi etorriaren bukaeran argazkia aterako dugula.

Besterik ez bada, bertan elkar ikusi eta dinamika berri honekin Txuri etxeratzea lortuko dugulakoan, ekin diezaiogun lanari!

ZARAUZKO HERRIRA

TXURIREN EGOERA.

Egunek aurrera egin badute ere, Txuriren egoerak kezkagarria izaten jarraitzen du. Zuzenean berari eragin arren, familiaren sufrimendua hor dago eta geldirik egon beharrean salaketa zuzena egiten ari dira. Horren adibide da, aurreko astean bere senideek emandako prentsaurrekoa.
Bestalde, martxoaren 21ean bere urtebetze eguna dela eta guztiori animatzen zaituztegu zorion eta animo eskutitzak bidaltzera.

JOSE MARI PEREZ DIAZ (TXURI)
CTRA. DE VILLAMAR S/N
PRISIÓN PROVINCIAL BURGOS
APDO. 253
09.071 BURGOS

EHUNDAKA PERTSONA BATU GINEN TXURIREN ASKATASUNA ESKATZEKO

Atzo ehundaka pertsona bildu ginen Zarauzko kaleetan Txuriren askatasuna eskatzeko. Momentu hunkigarria ere bizi izan genuen azken portuko kaleetatik ginela Txuriren ama agurtzera hurbildu baitzen manifestazioa. “Zai dago ama” abestu ondoren, manifestazioak aurrera jarraitu zuen. Bukaeran,Txuriren arrebak hartu zuen hitza,bere egoera pattalaren barruan anaia animoz dagoela  eta berriz ere Burgoseko espetxera sartu zutela  adieraziz.

This slideshow requires JavaScript.

Gaur Euskal Herriko egunkarietan ateratako kronika eta argazkiak:

UROLA KOSTAKO HITZA

BERRIA.INFO

GARA.NET

LA PLAYA DE ZARAUTZ ESPERA A TXURI

Txuriri buruzko Gara egunkariko artikuloa  :

KLIKATU BERTAN”LA PLAYA DE ZARAUTZ ESPERA A TXURI

JOSE MARI PEREZ “TXURI”EUSKAL PRESO POLIKOAREN EGOERA SALATU DU ETXERATEK

– PRENTSAURREKOAREN BIDEOA GARA EGUNKARIAN

-ARRAIO IRRATIKO PRENTSAURREKOAREN AUDIO GRABAKETA

GOGORATU TXURIREN EGOERA SALATZEKO MANIFESTAZIO EGINGO    DELA    LARUNBATEAN    ZARAUTZEN,OTSAILAK 11 ARRATSALDEKO 6TAN       UDALETXE PLAZATIK

PRENTSAURREKOAREN IDATZIA:

Burgoseko espetxean aurkitzen den Jose Mª Perez “Txuri” euskal preso politikoak bihotzeko bat izan zuen pasa den asteartean. Txurik 25 urte beteko ditu aurten espetxean; 2008tik kalean behar lukeen arren, Auzitegi Gorenak 197/2006 doktrina aplikatu zion eta 30 urtetara zigortua dago.

Perez espetxean kirola egiten ari zela, zerbait arraroa nabaritu eta espetxeko medikuarengana joan zen. Medikuak bertan azterketa bat egin zion eta egoeraren larritasuna ikusita zuzenean ospitalera eraman zuten. Ospitalean kateterismo bat egin zioten, eta stent bat ere jarri zioten. Senideek espetxearen bidez jakin zuten Jose Mª Perezen, Txuriren, egoeraren berri, eta ez dute inongo arazorik izan zarauztarra ikusteko. Ostegunean atera zuten UVI-tik, eta plantara igo zuten. Badirudi bere eboluzioa ona dela.

Euskal preso politikoei biziarteko zigorrak ezartzen zaizkie; ondorioz, kolektiboaren adinaren bataz bestekoa etengabe gora egiten ari da. Izan ere, asko dira 30 eta 40 urte inguruko espetxealdiak burutu beharko dituztenak; eta faktore honek, eragin zuzena du espetxean denbora luzea igaro behar duenaren osasunean. Egoera honen adibide da Jose Mª Perezek bizi duena: jada 25 urte daramatza preso, 197/2006 doktrina aplikatua duenez 30 urtetara zigortua dago, espetxean igarotako urte guzti hauetan hainbat gaixotasun garatu ditu eta orain bihotzeko bat jasan du. Espetxe politika latz honen ondorio zuzenak dira azken hilabetean ezagutu ditugun Iñaki Erroren edo gaixotasun larria duen Txus Martinen kasua ere, besteak beste. Arazoa behin eta berriz errepikatzen ari da.

Gure senide eta lagun diren euskal preso politikoei ezartzen zaizkien salbuespeneko egoera hauek euren oinarrizko eskubideak urratzen dituzte, eta Etxeratentzat ezinbestekoa da salbuespeneko egoera hauekin amaitzea. Horregatik, espainiar eta frantziar Estatuei muturreko egoera hauekin amaitzeko exijitu nahi diegu. Horretarako, Txuri eta gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten presoak etxean behar dute, biziarteko zigorra suposatzen duen 197/2006 doktrinarekin amaitu behar dute, eta zigorraren 3/4 edo 2/3 beteta dituztenak aske utzi behar dituzte. Aldi berean, ezinbestekoa da, euren eskubideen jabe izanez euskal preso politikoak Euskal Herriratzea.

Bestalde, Etxeratetik gure babesa azaldu nahi diegu azken egunetan istripuak izan dituzten senide eta lagunei. Urtea hasi berria den arren, jada hiru istripu izan dituzte euskal presoen senide eta lagunek. Urteko lehen istripua urtarrilaren 28an, Huelvako espetxean aurkitzen den Arkaitz Argoteren senide batek istripua izan zuen A-8 errepidean, Eibar parean. Istripuaren ondorioz Agoteren senideak gorputz osoa mindua izan zuen eta autoak kalte handiak izan zituen. Baina, hau ez da izan ezbehar bakarra. Pasa den asteburuan beste bi istripu gertatu baitira. Alde batetik, ostiralean Caceresen preso dagoen Gorka Betolaza Gasteizko presoa bisitatzera zihoazen 3 lagunek istripua izan zuten Valladolid inguruan. Kotxea txikituta geratu zen eta zorionez hiru lagun gasteiztar hauek ez zuten kalte fisiko larririk izan. Bestetik, igandean, Puertoko espetxeetan aurkitzen diren Joseba Esparza, Xabier Rey eta Joseba Lerin presoen senide eta lagunak bisitatik etxera bidean zirela beste ezbehar bat izan zuten. Kotxeak kalte handiak pairatu zituen. Zorionez senide eta lagunek ez zuten kalte fisikorik pairatu behar izan.

Istripu hauek frantziar zein espainiar gobernuek indarrean mantentzen duten sakabanaketa politikaren ondorio dira. 2011n bertan 13 ezbehar sortu zituen. Sakabanaketak dirauen 22 urteotan 16 senide eta lagunek galdu dute bizia errepideetan eta ehunka izan dira jasan behar izan ditugun kotxe istripuak. Zenbatu ezinak izan dira senide eta lagunok pairatu ditugun kalte fisiko, sikologiko eta ekonomikoak.

Etxerat Elkartetik espainiar zein frantziar gobernuei, gure senide euskal preso politikoei ezartzen dieten sakabanaketa politika indargabetu dezatela exijitu nahi diegu. Era berean ireki den garai politiko berri honetan aurrerapausoak emanaz, gaixotasun larriak dituzten presoak, zigorraren 3/4 eta 2/3 beteta dituztenak, 197/2006 doktrina aplikatua dutena aske uztea, eta euskal preso politikoen kolektiboa Euskal Herriratzea ere ezinbestekotzat jotzen ditugu.

TXURIREN ARREBARI ELKARRIZKETA ARRAIOKO AHUNTZAREN GAUERDIKO ESTULA SAIOAN

ATZO GAUEAN TXURIREN BERRI IZAN GENUEN BERE ARREBARI ESKER,ARRAIO IRRATIKO AHUNTZAREN GAUERDIKO ESTULA SAIOKO KIDEEN PARTETIK.

Txuriren arrebari elkarrizketa 20.minututik aurrera

Txuri kalera lemapean manifestazioa egingo da larunbatean

Aste honetan, kirola egiten ari zela, Txuriri bihotzeko batek eman dio Burgoseko espetxean. Nahiz eta Txurik iada kalean egon beharko lukeen, espetxe politika krudelaren ondorioz oraindik bere etxetik urrun bahiturik daukate. 3/4ak beteak dituela, bizi osorako zigorra ezarri diotela eta gaixotasun larria duela salatzeko, manifestazio bat egingo da datorren larunbatean,otsailaren 11n, arratsaldeko 6tan udaletxe plazatik.Herriak Txuri kalera atera behar duelako!

Txuri-ren alde egin duzuenoi, esker onez. “Lanean jarraitu behar dugu denak gure artean izan arte”.

.

Txuriren sendiaren mezua zarauzko herriari:

Gutun honen bitartez eskerrak eman nahiko nizkioke pasa den azaroaren 23tik 26ra Txuriren askatasuna eskatuz herrian burutu diren mobilizazioetan parte hartu duen herritar orori.

Duela aste pare bat bidalitako gutunean egun marrazten ari den koiuntura berrian kalera ateratzearen beharraz hitz egiten zuen Txurik, hainbat eta hainbat euskal preso politikori aplikatzen zaion salbuespenezko neurriekin behin betiko amaitzeko.
Continue reading →

Milaka pauso, hamaika doinu, asmo bat: Txuri kalera!

Txuriren askatasunaren aldeko mobilizazioetako irudiak eta ekitaldi amaierako abestiak.

Txuriren askatasunaren aldeko mozioa onartu du Zarauzko udalbatzarrak, Bildu, Aralar-EB eta EAJren botoekin.

Txuriren alde, udaletxe aurrean
Pausoz pauso, eskuz esku, lortu arte: Txuri etxera!