Category Archives: *_Bideoak

Milaka lagun Euskal Herri osoko plazetara atera gara.

P1010296 P1010292 P1010289 P1010284 P1010281

Milaka lagun Euskal Herri osoko plazetara atera gara. 

Hain zuzen ere, salbuespen neurriek gure gizartean sortzen duten sufrimendu izugarria gogoratzeko gaude hemen, presoen eta haien senitartekoen giza eskubideak urratzen direla salatzeko. Estatuek berariaz ezartzen dituzten neurri hauen funtsa, min egitea, konponbiderako bidea oztopatzea eta herri hau bake justu batetik urruntzea da.

Euskal Herri osoan 250 bat plazatara atera gara gaur, giza eskubideen errespetuari inork prezio politikorik jar ez diezaion eskatzeko, eta beste behin ere jendartearen gehiengoaren nahia islatzen duten aldarriak zabaltzeko: sakabanaketaren amaiera, 197/2006 doktrinaren derogazioa eta gaixotasun larriak dituzten 15 preso politikoen askatasuna.

Herri honen gehiengo sozialaren mandatua da gaurkoan berriro kalera atera duguna: giza eskubideak, konponbidea, bakea. Gero eta norbanako, alderdi, sindikatu eta eragile sozial eta instituzional gehiago biltzen ari gara eskakizun horren defentsan. Aitzitik, Rajoyren eta Hollanderen gobernuak kontrako norabidean doazela ikusten dugu, eta kezkagarria iruditzen zaigu egiaztatzea giza eskubideak urratzearen aldeko apustuari eusten diotela. Ez dugu nahi hildako gehiagorik, Angel Figueroaren edo Xabier López Peñaren kasuak errepikatzerik, eta horretarako urgentzia osoz, nahitaezkoa da salbuespen neurriak bertan behera geratzea.

Horregatik, ideia bat nabarmendu nahi dugu gaurkoan; asko egin dugu orain arte, baina ez da aski izan gure helburuak lortzeko. Asko dugu egiteko oraindik; antolaketa, sentsibilizazioa, parte-hartzea zabaldu eta areagotu eta mugimendua herritarrei eta gizartearen sektore guztiei irekitzea beharrezkoa zaigu. Gehiengoaren nahiarekin bat eginez, gai izan behar gara esparru guztietan gobernuen kontrako presioa areagotzeko.

Gure erronka nagusia salbuespen neurrien amaiera lortzea da, eta helburu horri begira indarrak batzen jarraituko dugu. Preso politikoen giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen aldeko olatu sozial erraldoi baten premian gaude. Zeregin horretan denon indarra, denon kemena eta denon ideiak dira beharrezkoak. Aurrera, beraz: jarrai dezagun lanean, eskakizun hau ikastetze, lantegi, elkarte, gure herri eta auzoetako txoko guztietara eramateko zeregina dugu.

Ziur gaude, guztion artean lortuko dugu!

EKHIÑE ETA BESTE ATXILOTUAK ASKATU!

EKHIÑE ASKATU!Gaurkoan, ehundaka pertsona bildu gara Zarautzen Ekhiñe eta beste atxilotu guztien kaleratzea eskatzeko. Datozen egunetarako pixkanaka deialdiak finkatzen hasi dira eta horren adibide, bihar asteazkena, arratsaldeko 19:30ean, udaletxe plazan, antolatu den prentsaurreko masiboa da. Honen ondoren, burrunbada bati ekingo zaio herriko kaleetan zehar. Ostegunerako,aldiz, bilera bat egingo dutela adierazi dute. Herriko eragile sozial eta politiko guztiei gonbidapena luzatuko zaie bertan parte hartzeko. Beraien artean diagnosi bateratu bat osatu nahi dute. Asteburarako deialdiak zein izango diren bilera honetatik aterako dira.Beraz, adi mobilizazioei!

MAIATZAK 18an DENOK PLAZARA!

Maiatzaren 18an, Euskal Herriko plazak beteko ditugu preso eta iheslarien giza eskubideen alde. Zeren eta, gauza batzuetarako, ez bat eta ez bi, ez sei eta sei mila, herri guztia da beharrezkoa.

KONFINATUA

Preso, errefuxiatu eta iheslarietaz hitz egiten dugu maiz. Oraingo honetan, konfinatuta bizi direnen errealitatea erakutsi nahi dugu, zer nolako bizitza daramaten eta beraien senide eta lagunentzat nolako ondorioak dituen erakusten digu honako bideo honek.

EHUNDAKA PERTSONA MANIFESTATU ZIREN EUSKAL PRESOEN ESKUBIDEAK ALDARRIKATZEKO

Euskal Jai egunean ehundaka pertsona jai giroan manifestatu ziren Euskal Presoen euskubideen alde. Hona hemen Manifestazio bukaerako ekitaldiaren irudi batzuk:

*Irudiak Urola Kostako Hitzatik hartuta

EURIARI AURRE EGINEZ, BIGARREN EGUNA PASATZEN ARI DIRA GOSE GREBAN DAUDEN PERTSONAK

Euskal Herrian ugaritzen ari dira josu eta beste 13 preso politiko gaixoen askatasuna lortzeko ekimenak. Zarautzen atzo ekin zioten asteburu osoan iraungo duen gose grebari.

Horregatik babesa eman asmoz azaldu zaitezte udaletxe plazara eta animatu egitarauan parte hartzera!

This slideshow requires JavaScript.

Preso eta iheslarien herriratzea aldarrikatu dute hainbat hondartzetan

Pasa den asteburuan hainbat hondartza eta herritan elkarretaratzeak egin zituzten euskal preso eta iheslari politikoen herriratzea aldarrikatzeko. Zarautzen ez ginen gutxiago izan eta hemen doakizue bertako bideo eta ateratako argazki batzuk

Urola Kostako Hitza,Zarauzko Herrira eguna 2012

Uztailak 28 Zarautzen Herrira eguna

Jakingo duzuen bezala uztailaren 28rako, egitarau eder bat ari da antolatzen Zarauzko Herrira, euskal preso eta iheslari politikoei elkartasuna adierazi asmoz. Egun hori iritsi bitartean,hemen doakizue lehengo urtean egindako elkartasun ekintzaren irudiak.

ZARAUZKO HERRIRA DOKUMENTALA

Ekainaren 14ean, dokumental baten estrenaldia izan genuen. Bertan, Zarauzko preso, iheslari eta beraien  senideen inguruko bizi baldintzen inguruan hitz egiten da. Hemen doakizue dokumentala bi zatitan banaturik.

‘Aurrera begira’

Triste gerturatu zitzaigun mimo bat; negar malkoz bustiak zituen begiak. Gogorra delako dena utzi eta alde egitea, urrun joatea, nora joan eta noiz arte galderei erantzunik eman gabe. Baina ez da xamurragoa senide edo laguna preso izatea, ehunka kilometrotara eskubide urraketa etengabean. Biak daude preso, biak urrun…
Continue reading →

EKAINAK 29, HILABETEKO AZKEN OSTIRALA

Hileko azken kontzentrazioak gizakatean bihurtu ditugu. Herriak ikus dezan preso eta iheslarien alde Zarautzen dagoen  elkartasuna.

Gizakate, Arratsaldeko 19:30etan Gurmendi Plazatik (Azken Portu) abiatuko da.

Zineforuma

Datorren ostegunean, dokumental baten estrenaldia izango dugu, dokumental honetan Zarauzko preso, iheslari eta beraien  senideen inguruko bizi baldintzei buruz hitz egiten da. Beraz, animatu ostegunean, arratsaldeko 7etan Zarauzko Kirol Elkarteko egoitzara!

DOKUMENTALAREN IRAGARKIA

GOAZEN PLAZARA! Gasteiz!

Maiatzaren 19 an Goazen Plazara ekimena!ren baitan Gasteizen Gotzone López de Luzuriaga eta preso gaixo guztien aldeko performance bat egin zuten. Bideoa, gogorra bezain hunkigarria da.

MAIATZAREN 19an PROIEKTATU GENUEN BIDEOA IKUSGAI

Maiatzaren 19an plazak bete, kartzelak hustu ekimenaren baitan, bideo proiekzio bat bota genuen Txuriri eskainia. Bideo hori berreskuratu eta hemen bertan berriz ikusteko aukera duzue.

MAIATZEKO 25, HILABETEKO AZKEN OSTIRALA

Hilabeteko azken ostiraleko kontzentrazioak, gizakatean bilakatuko ditugu herriak ikus dezan preso eta iheslarien alde Zarautzen dagoen elkartasuna. Gizakatea, Gurmendi plazatik abiatuko da (Azken Portuko aeroportutik) 19:30ean eta denok batera herriko alde zaharreraka abiatuko gara. Animatu bertan parte hartzera eta lagundu mezua zabaltzen!

Maiatzak 19: Herritar ezberdinek bat egin dute plazarako deialdiarekin


Hona hemen, Kirmen Uribe idazleak Herrirarentzat egindako ekarpena.

Kazetaritza, kultura, unibertsitate, kirol, zuzenbide, politika eta zenbait herri mugimenduetako 170 ordezkari inguru, maiatzaren 19an Euskal Herriko plazetan euskal preso politikoen eskubideen alde izango diren ekitaldietara batzeko deia egin zuten, eta Espainiako eta Frantziako gobernuei sakabanaketarekin amaitzeko eskatu zieten.

Maiatzak 19ko atxikimenduen zerrenda gaurkotua.

PRESOEN ALDEKO ZARAUZKO GAZTE EKIMENA (3.ZATIA)

Gure herriko Xabier makazaga, presoa ohia, Frantziako espetxe batean zeukaten espetxeratua eta bere espetxe zigorra amaitzear zela, espaniar poliziaren esku utziko zuten arriskupean gose greba bati ekin zion. Gazte ekimenak, hori salatzeko eta babesa emateko, 11 ekimen egin zituen, eta egindako sentzibilizazio kanpainak arrakasta izan zuen, baita bere ondorioak ere.

Horregatik, herritar guztiei dei egiten dizuegu lana egin eta ekimenetan parte hartzera. Denon artean lortu baitezakegu preso eta iheslariak etxeratzea! Animo!

LABI ETA XAPORRA, HARRERAREN ARGAZKI ETA BIDEOAK

Labi eta Xaporra gurekin ditugu dagoeneko, baina oraindik lan asko falta zaigu egiteko, herritar guztiei dei egiten dizuegu lana egin eta ekimenetan parte hartzen jarraitzeko; Ostiraletako kontzentrazioetan, maiatzak 19ko ekimen nazionalean… Denon artean lortu baitezakegu preso eta iheslariak etxeratzea! Animo!

This slideshow requires JavaScript.

 

UROLA KOSTAKO HITZAREN IRUDI ETA BIDEOAK IKUSGAI(klikatu bertan)

ENTZUGAI ITSASO DEBEKATUAK TXURIRI EGINDAKO ELKARRIZKETA

KLIKATU BERTAN TXURIREN ELKARRIZKETA ENTZUTEKO

PRESOEN ALDEKO ZARAUZKO GAZTE EKIMENA, 2.zatia

Bigarren zati honetan 2000. urtean egindako hainbat ekintza azaltzen dira. Garai haietan, euskal preso politikoek gose greba gogorrak egin zituzten eta hauek Zarautzen oihartzuna izan zezaten, Zarauzko Gazte Ekimenak hainbat ekintza burutu zituen herrian.