Tag Archives: ongi etorri Txuri

TXURIREN ONGI ETORRIA ILEGALIZATUA IZAN DA

Txuriri egin behar genion ongi etorria ilegalizatu egin dute eta bertan bera uztea erabaki dugu, adi berriei!

ONGI ETORRI TXURI

      Zarauzko Herrirak, ongi etorria antolatu dio kartzelan ia 25 urte bete dituen Txuriri. Ekitaldia apirilak 21, arratsaldeko 7tan Musika plazan izango da, eta bertan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

       Bestalde, datorren astelehenean, Itsaso Debekatuak irratsaioko kideek, Txuri elkarrizketatuko dute, arratsaldeko 19:30etatik aurrera FM 99.3an eta arraio.net-en.

ONGI ETORRI TXURI!

Harrera hunkigarria egin zioten atzo Txuriri Zarautzen,bizi osorako zigorra ezarri bazioten ere, haren kontra jarritako helegitea onartu eta arrazoia eman zioten. Baina kontrako erabakia hartu du egoera berean zeuden beste 25 euskal presoen kasuetan. Lan handia dago egiteko oraindikan preso eta iheslari denak etxeratu bitartean.Horren adibide garbia Gernikako Akordioko sinatzaileek bizi osorako espetxe zigorraren kontra deitu duten manifestazioa, Bilbon apirilak 14rako. Zarautzen oraindik Sirvent, Labi eta Xaporra barruan jarraitzen dutela ere ez ahaztu eta gogoratu ostiralero preso eta iheslariak etxeratzearen alde biltzen garela 19:45tan udaletxeko plazan.

ARGAZKI GALERIA

Flickr Zarauzko Herrira

Flickr Irudion

Flickr Zerdiok Photo