Tag Archives: Labi

IADA ENTZUNGAI ASTELEHEN HONETAKO IRRATSAIOA

Astelehen honetako Itsaso debekatuak irratsaioan Labi eta Xaporra elkarrizketatu zituzten irratsaioko lagunek. Iadanik bi aste pasatu dira Leon eta Palentziako kartzeletatik atera zirela urtebeteko kondena bete ondoren. Kartzelaldiaz, euren auziaz, egoeraz…Kontu ugariren inguruan aritu ziren biekin atzokoan.

KLIKATU BERTAN   ELKARRIZKETA ENTZUTEKO

ASTEAZKEN ARRATSALDEAN, LABI ETA XAPORRA GURE ARTEAN!

Labi eta Xaporra gure artean edukiko ditugu asteazken arratsaldean! Gogoratu, biak audientzia nazionalean epaituak izan zirela salaketa faltsu batengatik eta ondorioz, apirilaren 27an atxilotuta eraman zituztela, Santa Barbaratik zintzilik egon eta gero. Urtebete kartzelan pasatu eta gero, kalean aske izango ditugu asteazkenean baina ez ahaztu oraindik 5 urtetako inhabilitazioa dutela aurretik,.

Lehen harrera, musika plazan izango da arratsalde iluntzean.

Egunkarietako artikuloak:

GARA

UROLA KOSTAKO HITZA

HERRIRA MUGIMENDUAREN HELBURUAK 100 SEGUNDOTAN

ETA APIRILAK 25EAN  ASTEAZKENA,  ZARAUTZEN BI GUTXIAGO!

Aritz Labianoren ongi etorri mezua bilguneari

Laino ilun eta zakarrak atzean utzi behar ditugu. Ekaitz gordin eta hankerrak berriz errepikatu ez daitezen.
Gero eta indartsuago berotzen duen eguzkiari bide emanez. Etorkizun oparoari so eginez. Eszenatoki demokratikoa eraikiz. Askatasuna dastatzeko beharrezko osagaiak borrokatuz.
Aldapa luze eta gogorrari egin behar diogu aurre. Bizkarrean daramagun zama astuna arindu behar dugu. Horretarako beharrezkoa da guztiok batera ekitea lanari. Zain dugun gailurrak merezi duelako. Espetxeko eta erbesteko indarrak batuz. Eskuratuko baitu irriz eta kantuz.
Animo!
(Aritz Labiano – Leon-go espetxetik)