Tag Archives: Xaporra

IADA ENTZUNGAI ASTELEHEN HONETAKO IRRATSAIOA

Astelehen honetako Itsaso debekatuak irratsaioan Labi eta Xaporra elkarrizketatu zituzten irratsaioko lagunek. Iadanik bi aste pasatu dira Leon eta Palentziako kartzeletatik atera zirela urtebeteko kondena bete ondoren. Kartzelaldiaz, euren auziaz, egoeraz…Kontu ugariren inguruan aritu ziren biekin atzokoan.

KLIKATU BERTAN   ELKARRIZKETA ENTZUTEKO

ASTEAZKEN ARRATSALDEAN, LABI ETA XAPORRA GURE ARTEAN!

Labi eta Xaporra gure artean edukiko ditugu asteazken arratsaldean! Gogoratu, biak audientzia nazionalean epaituak izan zirela salaketa faltsu batengatik eta ondorioz, apirilaren 27an atxilotuta eraman zituztela, Santa Barbaratik zintzilik egon eta gero. Urtebete kartzelan pasatu eta gero, kalean aske izango ditugu asteazkenean baina ez ahaztu oraindik 5 urtetako inhabilitazioa dutela aurretik,.

Lehen harrera, musika plazan izango da arratsalde iluntzean.

Egunkarietako artikuloak:

GARA

UROLA KOSTAKO HITZA

XAPORRARI UKATU EGIN ZIOTEN BERE ANAIAREN HILETARA JOATEA

Aurreko asteartean, Xaporraren anaia (Mauri) zendu zen eta doluminak eman nahi dizkiogu senide eta lagunei.

Mauriri larunbatean eman zioten azken agurra eta aipatu, Xaporra bertan egoteko baimena eskatu bazuen ere ez ziotela utzi bertan egoten. Hala ere, bertan bi hitz esateko aukera izan zuen telefonoz.

DUEÑASERA BISITA

Asteburuero milaka kilometro egin behar izaten ditugu gure senide eta lagunak 40 minutuz ikusteko. Honako bideoa xaporraren lagunek Dueñaseko (Palentzia) espetxera eginiko bidaiarena da.

Dispertsioarekin amaitzeko ere, ostiralero Udaletxe plazan biltzen gara 19:45ean

XAPORRAREN BISITAN GERTATURIKOA

Aste honetan, denok jakin dugun bezala, Xaporra izan zen bere semea bisitatzen. Senideak mehatxuak jasan behar izan zituztela aipatu bagenuen ere, beste herritar bat, kazetari lanetan zebilena, ertzainek egurtu egin zuten .Irudi hauek hitzek baino gehiago balio dute baina hala ere, herritar honek bere blogean  argi eta garbi azaltzen du gertaturikoa.

Xaporra Zarautzen

Atzo arratsaldean, gure herrikidea den Xaporrak, jaio berria den bere semea ikusteko aukera izan zuen. Bostak aldera ekarri zuten bere etxera eta bi orduko baimena izan zuen bai senide eta bai haurrarekin egoteko. Egoera honen barruan dena ondo joan bazen ere, ertzaintzak senide bat mehatxatu zuen; etxe behean istiluren bat egongo balitz, ondorioak egongo liratezkeela esanez. Hala eta guztiz ere, bi ordu egon zen etxean eta behean zeuden herritarrak ere aukera izan zuten bere elkartasuna adierazteko eta presoen eskubideen alde oihuak botatzeko.

Memoria pixkat egiteko, aipatu Xaporra eta baita Labi ere testigu anonimo baten salaketaren ondorioz daudela espainiako kartzeletan sakabanatuta. Dispertsioaren ondorioz, beren senideek astebururo Palentzia eta Leonera joan behar dute 40minutuko bisita bat izateko.

Horregatik, beraien eskubidea delako, Euskal Presoak Euskal Herrira, ORAIN!

Eskerrik asko Xaporra,Oiartz eta Ekhiri argazki hau oparitzeagatik

Arraioko irratsaio berria,Tximasen epaiketa eta Xaporra

ITSASO DEBEKATUAK ARRAIOKO IRRATSAIO BERRIA

Zarauztarrok aski ezaguna dugu Arraio irrati librea. Oraingo honetan, ordea, saio berri batekin datorkigu eta astelehen honetan bertan entzungai izango dugu aurkezpena.

Azken astetan zehar prestatu den saioak gaur izango du aurkezpena 19.30tan.
Irratsaio berri honek euskal herritarrok pairatutako errepresioaren aurpegi ezberdinak azaleratu nahi du astelehenero. Atal ezberdinak izango dituen arren elkarrizketa eta tertuliek tarte berezia izango dute ordubete inguruz luzatuko den saio honetan.

Honen inguruan gehiago jakin nahi ezkero entzun aurkezpen saioa 19. 30tan FMko 99.3an edota errepikapena asteartean 14.00etan.

TXIMAS

Aste honetan, Tximasek epaiketa izango du Madrilen. Iadanik, Castellonetik Valdemorora eraman dute eta ostiral goizean izango da epaiketa. Elkartasuna adierazi asmoz, autobusa aterako da goizeko 3tan eta oraindik joan nahi eta izena eman gabe duzuenok, aukera izango duzue bai gaztetxean eta baita Arrano tabernan egiteko.

Azkenik gogoratu, Tximasekin batera gure herrikidea den Itxaso Urtiaga ere atxilotu zutela orain dela urte bete. Hainbat egun inkomunikatuta izan ondoren, aske geratu zen eta ondoren kargurik gabe utzi zuten. Orain, fiskalak, Tximasen epaiketara bidali du testigu moduan eta bere galderei erantzutera derrigortua dago. Hemendik, gure elkartasuna berari ere!!!

XAPORRA

Aipatu ,Xaporra Gazteizko espetxe berrira trasladatu dutela aste honetan.Beraz, laister Zarautzen egongo da eta dena ondo badoa, orain dela hilabete jaio zen bere semea bere etxean bizitatzeko aukera izango du.

Iritsi dira Haritz Xaporraren hitzak ere!

Kriseluaren sua
pizturik da beti
senideen lepotan
zazpiehun zapi
herriko txokoetan
hainbeste azgazki
maitasun hau ez dute
ixilduko haurki.

Loak hartu aurretik
lehiotik begira
ilunak biluzturik
izarren dirdira

kateak hautsi eta
gauaren erdira
nire gogoa doa
hegaka herrira.

Doinua:txuriko
…………………….
* Haritzek Zarautz Bidean blogerako idatziriko hitzak.

HARITZ XAPORRARI BISITA

Igandean Haritz Xaporraren senideek Dueñasko espetxera Haritz bisitatzeko egindako bidaiaren bideo-kronika. Ikusi, zabaldu, eta animatu zure testigantzak ere bidaltzera…argazki, bideo edota testuak.
Aupa Haritz!