TXIMASEN ONGI ETORRIA

Atzo herritar ugari bildu ginen Tximasi ongi etorria egiteko. Bertso pare batekin hasi zen eta tximasen bertso batekin bukatu. Tartean, agurra ere egin zioten eta ondoren Zarauzko talde ezberdinek bere tartea izan zuten. Ezker abertzaleak, Arraiok, Bilgune Feministak, Sorginak, Xakelak eta Zarauko Herrirak oroigarriak banatu zituzten. Hona hemen Herrirak irakurritako testua eta Tximasen bertsoa bideoan:

Eguerdion denoi!

Gaur egun zoriontsua dugu. Herritar bat, ia hiru urteren ondoren, berriz etxean dugula ospatzeko eguna.

Duela bi aste jaso genuen berri pozgarria, Iraitz kalean zela esan zigutena. Aste betean bera epaiketan ikustetik hemen gurekin ikustera pasa ginen.Zalantzarik gabe, sekulako aldaketa.

Hala ere, etxetik ehundaka kilometrotara jarraritzen duten hainbat herritar ditugu; oraindik ere beraien eta bere familiaren oinarrizko eskubideak urratzen zaizkiena. Ekaitzen, Labiren, Xaporraren eta iheslarien egoera ahaztu gabe, Txurirena honen adibide argia dugu. Kondena osoa betea, eta gainera gaixotasun larria izanik Burgoseko espetxean bahituta dutena.

Guzti hau kontuan izanik, preso eta iheslari politikoen eskubideen alde lanean jartzera gonbidatzen zaituztegu, bakoitza bere ideiekin eta ahal dituen ekarpenak eginez. Elkartasunean oinarritutako herri mugimendu indartsu bat izango baita guztiak etxera ekarriko dituena.

Besterik gabe, ongi etorri Tximas eta besarkada estu bat euskal preso eta iheslari politiko guztiei, nahiz beraien senideei.

This slideshow requires JavaScript.

Utzi iruzkina